LITERATURA

Sechu Senderen “Made in Galiza” euskaratu dute

Sechu Senderen (Xose Luis Gonzalez Sende, Padron, 1972) Made in Galiza liburua itzuli du Txerra Rodriguezek Txalaparta argitaletxearentzat. Bertan jasotako hamaika ipuinek Galizia dute abiapuntu.

Galiziako argitaletxeek 2007. urteko libururik onenaren saria eman zioten ipuin bilduma honi. Izan ere, gizarte fenomeno ere bilakatu zen, hala, hainbat bideo, komiki eta irakaskuntzan erabiltzeko irakurketa-gidak egin dituzte narrazioetako pasarteak erabilita.

Euskal irakurlea erraz identifikatuko da ipuinotan kontatzen denarekin. “Izan ere, euskaldunok, hizkuntza kontuetan bederen, lepoa ekialdera bihurtzeko ohitura dugu baina, mendebaldera bihurtuz gero, zer ikusia eta zer ikasi ere badugula frogatzen digu liburu honek”, irakur daiteke liburuaren kontrazalean.

Colectivo Poético Serán Vencello taldeari lotutako poeta gisa hasi zen letren munduan Sechu Sende. Letras de Cal argitaltxearen sortzaileetariko bat ere izan zen. Filosofia Galego-portugesean Lizentziatua, sozio-linguista gisa Tagen Cooperativa Tagen Ata, Lingua e Comunicación eratu zuen. Horretaz gainera, 2003. urtean Blanco Amor saria jaso zuen Orixe nobelarekin eta Txalapartak euskarara ekarri berri duen ipuin bilduma honek Galiziako editoreek eman ohi duten liburu onenaren Anxel Casal saria jaso zuen 2007. urtean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button