ARTEA

Alberto Rementeriaren erakusketan bekaitza, krisialdia…

Alberto Rementeriaren Enbidia, la crisis y la madre que nos pario erakusketa zabaldu da La Brotxa galeria izandakoan, EHUko Arte Ederren Fakultateko hamaika pintura irakaslek bultzaturiko ekimenaren bidez.
Enbidia ataleko taldekidea den Rementeria artistak mendebaldea astintzen duen krisi ekonomikoa hartu du gaitzat. Merkel, Sarkozy edo Van Rompuy protagonista dituen erakusketa otsailaren 17ra arte luzatuko da.

La Brotxa galeria izandakoak, iragan urteko azaroan hasi eta hurrengo ekainera arte, bi astetik bi astera, hamaika irakasleren lanak hartuko ditu. Iñaki Imaz, Fito Ramirez-Escudero, Usoa Fullaondo, Lorea Alfaro eta Alberto Rementeriaren erakusketen ondoren Joseba Eskubi, Daniel Tamayo, Txaro Arrazola, Txemi Medeiro, Rita Sixto eta Gentz Del Vallerenak helduko dira.

Irudi-esparru baten elaborazioa, esperientzia desberdinetatik abiatuta 2009an hasitako proiektu baten azken emaitza da erakusketa. Bitan egongo da banatuta: bata kolektiboa eta bestea bakarkakoa.
Lehen atalean, taldeko kideek egindako hainbat kartel ikusi daitezke, bakoitzaren erreferenteak, prozedurak, ideologiak…
Beste alde batetik, Rementeriaren bakarkako erakusketa dago, non joan-etorrien edo galdera-erantzunen jokoetatik abiatuta sortutako lanak ikusiko diren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button