LITERATURA

Alberto Ladron Aranaren azken lana misterioz eta magiaz beteta

Itzalak bizi diren lurraldea (Elkar) da Alberto Ladron Aranaren azken lanaren izena, eta berak  aipatu duen bezala, “misterioz eta magiaz beteriko abentura handi bat da”. Ladron Aranak thriller eta polizia nobela generoak jorratu ditu aurreko lanetan, eta hauxe da genero fantastikoan egiten duen lehen murgiltzea.

Hedabideetan esan zuen nondik sortu zen lan hori: “Itzalaren baitan lehen nobela du abiapuntu. Sariak poza eman zidan, baina talentu faltagatik edo esperientzia faltagatik, ez nituen hor zeuden ideia horiek behar bezala agertu. Ekin nion berridazte-lanari, baina berehala konturatu nintzen denbora ez dela alperrik pasatzen”.

Lan fantastiko honetan hauxe kontatzen zaigu: “Inperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak dabiltza, baita istorio izugarriak ere, aspaldi debekatutako magiaren berpizteaz hitz egiten dutenak. Esku gogorrez erantzun nahi dute armadako buruek, eta horretarako erabiliko dituzte beren zerbitzu sekretuak ere. Naturaz gaindiko gertakariak biderkatzen diren bitartean, gazte beldurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat bidaia harrigarri batean abiatuko dira, eta bidean topatuko dituzte ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak.”

 Alberto Ladron Aranarenak ere badira honakoak: Xake mate, Eguzki beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ez, Piztiaren begiak eta Harrian mezua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button