ARTEA

Albert Lekuona artistak “Atmosfera formalak” erakusketa paratu du, Donostian

Albert Lekuonak (Donostia, 1981) joan den  abendutik gaur egun arte egindako lana aurkeztu du Atmosfera formalak proiektuan. Egitasmoak kezka bat bera adierazi nahi du: irudikapenaren mugetatik harago dagoena irudikatzea oinarrizko tresnekin. Erakusketa Tabakaleran izango da ikusgai abuztuaren 30era bitartean.

Erakusketan Axonometrikoak bildumako obrak ugariagoak dira, “…altuerak, luzerak eta sakonerak neurri errealak mantentzen dituzte planoaren gainean, eta objektu bat bere neurri zehatzetan erakusten dute, deformatu gabe, perspektiba konikoarekin gertatzen den bezala”.

Gaur egungo artelanen formarako arteak jasandako eboluzioa honako lerrotan azaldurik dator: “Lehen, arte-erakusketak pinturari edo eskulturari buruzkoak ziren, batez ere, marrazkia pinturaren adar osagarritzat hartzen zen. Cézannerekin hartzen du marrazkiak autonomia pinturaren gainean. Diseinu eta arkitekturako lehen eskolak ireki zirenean aztertu ziren marrazkia eta proiektua, marraztea eta proiektatzea eta orduan nabarmendu zen horien balioa. Horrez gain, XX. mendea berezkotasun grafikoaren apoteosi handia da. Espresionismoak, Futurismoak, Espresionismo Abstraktuak eta Action Painting-ak adierazpen grafikoa aurrekaririk gabeko askatasun-eremu batean jartzen dute. Ildo horien barruan aurkezten da jarduera hau”.

Ekimen hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Kutxa Kulturren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioaren babesarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button