BERTSOTAN

ALBEren udako bertso-eskaintza zabala

Joan den larunbatean hasi zen Algortako Bertsolari Eskolaren (ALBE) udako bertso-eskaintza zabala, Balkoitik balkoira bertso saioarekin.

Hemendik aurrera, lau hilabeteko bertso programazio aparta hasi egingo da. “Barrikako San Juan jaietatik iraileko azken egunetara arte, egitarau gutxi egongo da eskualdean bertso saiorik gabe; Leioa, Sopela, Gorliz, Erromo, Portu Zaharra… Saio hauek tokian tokiko udalekin eta jai batzordeekin elkarlanean antolatu ditugu. Aipamen berezia zor zaio Algortako San Inazio jaietako bertso eskaintzari. Jaiek iraun egun guztietan bertso saioa egongo da Kasino plazan”.

Datorren hilean, uztailaren 31n, San Inazio egunez, Bertso Maratoia izango da. Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi arituko dira eguerdiko bertso saiotik hasita, bertso bazkarian eta osteko bertso jiran ere. Baina hori etorri baino lehenago, uztailaren 11n, Bertso Saio Mundiala izango da iluntzeko 21:00etan, Algortako Biotz Alai plazan. Puntako sei bertsolari: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Maddalen Arzallus, Jone Uria eta Fredi Paia arituko dira.

“Eta uda sasoiko ekitaldi sortari behar bezalako amaiera emateko, Hitzaren Dantza ekitaldi berezia izango dugu irailaren 16an (igandea). Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta iazko arrakastaren ondoren, bertsoak, euskal dantzak eta euskal kantak uztartuko ditugu. Ekitaldiaren formatua iazko bera izango da, hau da, kalejira erraldoia Algortako kaleetan zehar, zazpi gunetan geldituta, eta gune bakoitzean zazpi euskal herrietako bateko dantzak eta kantak, bertsoz aurkeztuta”

Eta udagoienari begira, berriz, aurten Bizkaiko Bertsolari Txapelketa helduko da.
Informazio gehiago behar baduzue, jo ALBEren webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button