IKUS-ENTZUN

Alain Resnais zinegile frantziarrari buruzko zikloa, Bilbon

Bilbaoarte zentroak Alain Resnais zine-zuzendari frantziarraren inguruko egitaraua ondu du hil honetan. Hala, zikloan hiru film aurkeztuko dira, zeinak bi egun ezberdinetan pantailaratuko diren. Hiru lan horiek funtsezkoak dira bai zinegilearen filmografian, bai Frantziako zinemagintzan: Nuit et brouillard (1955), Hiroshima, mon amour (1959) eta Muriel (1963).

Bilbaoarte zentroaren arabera, ziklo txiki honetan bildutako hiru hitzorduen bidez, ikus-entzulea Alai Resnaisen esentziara lotuko da. Oso film ezberdinak dira bai izaeran, nola trataeran, baina hirurak jorratzen dituzte gai bera: sufrimendua eta ignominia.

Resnaisek 14 urterekin filmatu zuen bere lehen lan laburra, baina Bigarren Mundu Guda amaitu zenean hasi zen profesionalki jarduten, dokumental-egile gehienbat. Arteari eta bereziki pinturari buruzko dokumental azpimarragarriak egin zituen; Van Gogh pintorearen gainean egindako lanak oso entzutetsuak dira. Gero, Nouvelle Vague zine-mugimendu modernoko partaide izan zen.

Zikloaren pantailaratuko diren lanen harira, Nuit et brouillard apirilaren 6an eta 9an emango dute; Hiroshima, mon amour apirialren 13an eta 16an; eta, azkenik, Muriel apirilaren 20an eta 23an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button