ARTEA

Alain M. Urrutiak bere lanak erakutsiko ditu Madrilen

Alainen pintura, pintura bera prozesu gisa hartzearen ondorioa da, ikasketa bide etengabe batean bezala. Haren ibilbide partikularraren hasiera Stalker (2007) izeneko seriearekin abiatu zen, metodologia piktoriko zehatz bat ezartzearen beharrizanari erantzuten ziona, oinarri egunerokotasunaren irudien irudikapenean, berrenkoadratze edo desenfokatze bezalako tekniken erabiltzean edo eta kolore paleta mugatu baten (zuri-beltza eta grisak batez ere) erabileran oinarrituta.

Alainen pinturak badu ere bortitzetik zerbait bere koadro bakoitza jokatzeko ohiko moduaren kontrakotzat ulertu daitekeen neurrian. Stricto Sensu (2008) izeneko lanetatik aurrerakoetan gero eta kolorezko plano gehiago sartzeak edo pintura irudiaren objektutze saiakerak, koadroen azala altxatzeko, ehunduratzeko, saiakerari erantzuten diote. Beste lan batzuetan, bortizkeriaren zilegizkotasunaren inguruko gogoeta estetikoaren bitartez, gatazkaren erreferentzia hitzez hitzeko bihurtzen da.

Gaur egun irudi piktoriko bat osatzen duenaren inguruko jarreren aniztasuna medioaren izaera gatazkatsuan datza, pinturak disidentea izateko eta argitu gabeko bere kontraesanak irudikatzeko duen gaitasunean. Horregatik, Alainen pintura bakoitza praktika piktorikoaren beraren kontraesanak behin eta berriz aurkeztu eta birplanteatzen diren (baina ez nahitaez adostasunaren bila) espazio moduan uler liteke.

Justmad 2010 Arte Garaikide Berriaren azoka Madrilen egingo da otsailaren 18tik 21era bitartean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button