IKUS-ENTZUN

Alain Corneau “noir” zuzendari frantziarra omenduko du FASek

Alain Corneau zine zuzendari eta gidoigile frantziarra (1943-2010) herrialde horretako noir generoaren edo film polarraren ordezkari nagusienetako izan zen.

Bilboko FAS zineklubak iaz zendu zen zinegilea omenduko du asteartean, hilak 28, 19:45ean, Indautxuko El Carmen aretoan izango den Police Python 357 filmaren proiekzioaren bitartez. Filmaz gain, jazz kontzertua ere atondu dute egun horretarako.

Musikaria hastapenetan, Corneau Costa-Gavras zinegilearekin lan egiten hasi zen laguntzaile gisa. Horrek aukera eman zion Yves Montand aktorearekin jarduteko. Berarekin hiru film egingo zituen geroago, Police Python 357 (1976), La Menace (1977) eta Le choix des armes (1981), besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button