ARTEA

Akuarelazko keinua egunerokotasunari

Elena Ciordia artistak formatu txikiko akuarela bilduma aurkeztu du Bilboko Espacio Aerre aretoan, ekainaren 9tik uztailaren 31rarte.

Bilbo hiriaren egunerokotasunari eginiko akuarelazko keinua eta ikuspegia landu ditu artistak, postal formatuaren bidez. “Hiria bera ikusteko modua da, ez bere arkitekturaren bitartez, baizik eta hiria berari bizitza ematen dioten ibiltarien laguntzaz. Akuarela bakoitza gure burua erraz aurki dezakegun eszena da, egunerokotasunari keinua. Honetarako, artista berak aukeratutako lan mordo bat aurkezten dugu. Edizioa txukun egin da, lan orijinalen marrazkien samurtasuna eta koloreen aberastasuna azpimarratuz. Lan honekin, azken batean, gure Bilbori buruzko bilduma gehitu egiten dugu, bertoko emakumeon sormenari esker”.

Elena Ciordiak ere paisaiak deskribatzen eta aztertzen oso artista bikaina da. Bere paisaietan -nahiz eta gure ingurukoak izan daitezkeen- apartekotasunaren hatsa atzematen da. Larrazkeneko orbela, zuhaitz mota ezberdinetako kolore okreak, marroiak, pagoen hosto gorrixkak, …. Beste batzuetan, natura bera bustitzen duen ura izaten da protagonista, gure oinak freskatzen dituen ur berbera. Bere zertzelada zehatzak eta koloreak duen aberastasunak errealismoz hornitzen dute bere lana, egileak mundu naturalarekin duen lilurapen obsesiboa erakutsiz.

Hortaz, eguneroko bizitzak dituen elementuak ikus ditzakegu bertan, artistaren ibilbide pertsonal eta profesionala islatzen dituzten esperientzia pertsonalak ikuspuntu harrigarri batetik sortuak.

Elena eta bere lana hobeto ezagutzeko hona jo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button