IKUS-ENTZUN

Aki Kaurismaki zinegileari buruzko zikloa BilbaoArten

Urtarrilaren 24an Aki Kaurismaki (Orimattila, Finlandia) zinegilearen gaineko zikloa egingo dute BilbaoArte zentroko Art House zinema aretoan. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira, eta orotara zortzi film proiektatuko dira martxoaren 14a bitarte.

Zikloarekin batera, BilbaoArtek zuzendari finlandiarren inguruko mintegia ondu du. Mintegi hori Santos Zunzunegui (Bilbao, 1947) EHU-ko katedratikoak eta zinean adituak zuzenduko du otsailaren 5ean eta 6an.

Zuzunegik finlandiarraren filmografia ulertzeko ezinbesteko jarraibideak azalduko ditu. Izan ere, Kaurismaki zuzendari garaikideen artean berezienetarikoa da. Bere filmetan radiografia sozial bat josi du, non duintasun handiko periferiako pertsonaiek euren existentzia egiten duten, umorez eta humanitatez beteta, bai eta rockabilly musika estiloko erritmo zaharrak entzuten.

Honatx zikloaren baitan proiektatuko diren filmak: urtarrilaren 24an, Hamlet va de negocios, eta 31n, berriz, Leningrado cowboys go America.

Otsailari dagokionez, hiru film ikusi ahalko dira: 14an, Contraté un asesino a sueldo; 21ean, La chica de la fábrica de cerillas; eta 28an, Nubes pasajeras.

Martxoan, amaitzeko, beste hiru emanaldi izango dira: 7an, Juha; 14an, Un hombre sin pasado; eta 21ean, Luces al atardecer.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button