MUSIKA

Akauzaztek Azkuna Zentroan joko du apirilean

Azkoitiko Akauzazte kultuzko taldeak Azkuna Zentroan joko du apirilaren 14an, 20:00etatik aurrera. Emanaldia Oier Iruretagoiena, Miguel Angel Garciak eta Enrike Hurtadok soinu-sortzaileek zuzendutako musika esperimentaleko egitarauaren baitan egingo da.

Musika esperimentalari buruzko programa horrek estreinakoz egingo dute ekitaldi bat auditorioan, zeinetan 400 pertsona sartzen diren.

Oier Iruretagoienaren aburuz, “ibilbide luzeko taldea da Akauzazte, ia kultuzko taldea, minoritarioa izanagatik bere izena eta jarraitzaileak ere badituena, eta halako zerbait merezi zutela iruditzen zitzaigun: auditorio batean, baldintza onetan eta eurak bakarrik. Bestalde, urte batzuetan ia zuzenean jo gabe egon ondoren, denboraldi honetan indartsu dabiltzala aprobetxatu dugu”.

1992an eratu zen Akazuzte Azkoitiko Matadeixen. 25 urte horietan,  hainbat disko grabatu eta zuzeneko eman dituzte. Azkuna Zentroaren arabera, “Euskal folklorean, 1970eko eta 1980ko hamarkadetako musika industrialean, hardcore gordinean, eta ambientalismo zakarrean oinarritutako giroak landu izan ditu Akauzaztek urte hauetan”.

Etzazuaka da taldeak plazaratu duen azken lana, 2015ean. Grabazio horretan 2011 eta 2014 urteetan, Azkoitiko Mataidexen, jasotako 15 pieza biltzen dira. Doinuok binilozko LP bikoitzean argitaratu zituen Herrialde Katalanetako Magia Roja diskoetxeak, eta diskoaren behin betiko nahasketak Xabier Erkiziak egin zituen.

Taldea boskote formatuan aritzen da agertokian, bi bateria barne.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button