ESZENA

“Akadantz”, XI. Kale dantzen lehiaketa Elorrion

Breakonstage jaialdiaren aurreko jarduera Akadantz da. Otsailaren 16an, 16:00etan eta 19:00etan, hiri-dantzaren egoera sustatzen duen ekimena Elorrioko Arriola Antzokian izango da. Irabazleak Europan garrantzia handia duen Breakonstage jaialdian dantzatuko dira.

Gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dagoen lehiaketa hori hiri-dantzen (funky, house, urban dance, hip-hop, break-dance, locking, popping…) lehiaketa-erakusketa da.
“Dantza honen diziplinak entsegu ordu asko eskatzen du, akademietan zein lagun artean modu autodidaktan, hortaz, lehiaketa-erakusketa hau hiri-dantzareriko zaletasun bera duten gazte askorentzako topalekua da. Taldeek haien artean harremanak egiten dituzte, ezagutzak partekatzen dituzte… eta primeran pasatzen dute. Helburu nagusia taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da,horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko aukera ematen zaie”.

Baloraziorako irizpide nagusiak dira: Originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia; musika sinkronia, eta talde lana; eta markatutako iraupenera doitzea (hiru minutu gutxi gorabehera)
“Gazteak dantza ildo berriak sortzen ari dira. Haiek dira sortzaileak, Akadantz-en protagonistak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button