BESTELAKOAK

Aka Dantz, kaleko dantza lehiaketa Elorrion

Otsailaren 1ean, Elorrioko Arriola aretoan, AKA Dantz hiri-dantzen (funky, house, urban dance, hip-hop, break-dance, locking, popping…) lehiaketa-erakusketa egingo da. Elorrion egiten den eta gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dagoen ekitaldiaren helburua tokiko hiri-dantzaren egoera sustatzea da.

Era berean, taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da xedea, horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko aukera ematen zaie. Gainera, irabazleek Europan garrantzia handia duen Breakonstage jaialdian dantzatuko dute.

Lehiaketan originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia, musika sinkronia eta talde lana baloratzen dira batik bat.

Street dance, esperimental, breakdance eta urban dance estiloetan arituko dira dantzariak. Gainera, gazteak dantza ildo berriak sortzen ari dira, eta horrexegatik haiek dira sortzaileak, AKA Dantz-en protagonistak.

Informazioa bideo honetan duzue:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button