ARTEA

Aisia izango da aurtengo Getxophotoren muina

Getxphotoren edizio honetan ikusi ahal izango diren lanek, aisiaren errituak beren era askotako adierazpenetan erakutsiko dituzte; mendebaldeko aisia, ongizate gizartean sustatua eta askorentzako izateko arrazoi bakarra bihurtua.
Parte hartuko duten argazkilarietako batzuk hauexek dira: Martin Parr, Nadav Kander, Martin Schoeller, Steve Schofield, Phillip Toledano, Naomi Harris, Robert Huber, Txema Salvans, Martin Kollar, Stacy Kranitz, Greg Miller, Peter Dench eta James Mollison.

Txema Salvans egile ospetsuak lantegia eskainiko du irailean. Lantegi horretan berak argazkigintzarekin daukan harremanari buruzko gogoetarako giroa sortzen ahaleginduko da. "Helburua pausu bat haratago joatea da eta argazkiak ateratzearen ekintza mekanikoari, hau zergatik egiten dugun pentsatzea gehitu. Honek, enkarguzko lana eta gure barne-diskurtso intimoa garatzen duten proiektu pertsonalak txandakatzeko gai izatera lagunduko digu" esan du adituak.

Getxophotok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu