Nontzeberri

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren XIV. edizioa, Gasteizen

Gasteizen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren XIV. edizioa antolatu dute uztailaren 18an. Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute uztailaren 16ra bitartean.

Aurtengo gaia Hirigintza XXI. mendean: Salburua auzoa izango da, eta bertan azken urteetan hiriaren ekialderantz eman den hedapena erakutsiko da. Parte hartzaileek ekarri beharko dituzte armazoi edo euskarri zurruna, mihisea, papera, materialak eta abar, eta baita astoa ere, bertan erakutsiko baita lana epaimahaiak eztabaidatu eta erabakia hartu bitartean. Identifikatzea, zigilatzea eta euskarrien zenbaketa 09:00etatik 10:00etara izango da antolakuntzak Salburua Gizarte Etxearen sarreran. Lanak sinatu gabe eta egilea identifikatzeko balio lezakeen inongo seinalerik gabe aurkeztu beharko dira, 15:00etatik 17:00etara bitartean, toki berean.

Lehenengo saria 1.600 eurokoa izango da; bigarrena, 1.400 eurokoa; Gasteiz lehenengo saria 1.200 eurokoa; eta Gasteiz bigarren saria 1.000 eurokoa. Azken bi sari horiek ohiko bizilekua Araban duten eta aurreko bi sarietatik bat ere jaso ez duten artisten artean aukeratuko dira.

Zehaztasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version