BESTELAKOAK

“Aintzinako ogibideen azoka”, Elorrion

Urte honetan ere, Elorrioko San Agustin auzoan Aintzinako ogibideen azoka  prestatzen ari dira. Urte bitik urte bira egiten da, eta oraingoz  esperientzia baikorra izan da edizio guztietan.

Azoka ez da salmentarako azoka izaten, erakusketarako baizik, beraz, antzinako ogibideak nola lantzen ziren ikusteko aukera eder bat izango da berriz ere: antzinako talogileak, harginak, sagardogileak, eltzegileak, errementariak, gorulariak, sukaldariak, zorrotzaileak, xaboi-egileak, gatz-egileak, panpinagileak, zorrotzaileak, baserriko tresnak zorrozteko teknikak,… horixe da azoka berezi honetan erakusten dena.
Horrez gain, eta elizateko historia birgogoratzeko, bi antzerki lan aurkeztuko dituzte eliza barruan, lehena barikuan Txineska taldearen Trovalia, eta  larunbatean, arratsaldeko bostetan Durangaldean ageri ziren lehenengo foruaren adaptazioa den Fuero de los Labradores del Duranguesado antzezlana, Mamarru nafar taldearen eskutik.

Programa oso ikusteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button