LITERATURA

Aingurak eta arrangurak

Josu Jimenez Maia (Iruñea, 1967) idazleak Aingurak eta arrangurak poema liburua kaleratu du Pamiela argitaletxearekin.

Maiak hainbat ipuin ditu narratiban sarituak eta argitaratuak (Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria). Haur eta Gazte literaturan honako tituluak ditu: Johanes, Bargotako Aztia (Txalaparta) eta Hiru miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel azpiko haikuak (Denonartean).  Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara ekarri ditu Idea Vilariño uruguaiarraren poemak.

Eskatu gabeko poema
eskatu gabeko musua
bezalakoa da.

Baina horrela eskatuz gero,
ezin diezazuket ezetzik esan.

Beraz, emadazu orri txuri bat
ea betikoa adierazteko
poema berri bat
idazten dizudan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button