BESTELAKOAK

Ainara Legardonek performancea burutuko du Artiumen

Ainara Legardonek soinudun performance bat aukeztuko du ostiralean, hilak 12, Artiumen Hegoa aretoan, 12:30etik aurrera, Oroi. Queda mucho pasado por delante erakusketaren baitan.

Gasteizko zentro horren arabera, “hiru oinarrizko elementu izango ditu haren emanaldiak: gailu analogikoen bidez sortutako soinu multzo bat, erakusketako artelanak eta ikusleak”. Ekitaldia Mugako Jaialdiak deitutako egoitza-deialdira aurkeztu zuen Legardonek proposamen hori eta hautatua izan zen. Mugako jaialdia asteburuan egingo da, hilaren 11, 12an eta 13an.

Soinu esperimentazio eta inprobisazioaren inguruan ardaztuko da performancea. “Legardonek bere ahotsa eta mugimendua erabiltzen ditu, eta espazioek, eta era askotako instrumentu elektroniko, mikrofono, zinta analogikoen oihartzun eta kasete-grabagailuen ehundurek eskaintzen dizkioten ahalbideekin konbinatzen ditu”.

Ainara Legardon (Bilbo, 1976) performer, gitarra-jole eta musikagile bizkaitarrak 25 urte baino gehiago daramatza musika munduari lotuta. Rockean aritzeaz gain, performancearekin loturiko arloetan oso lan interesgarriak egin ditu, baita inprobisazio eta musika esperimentalean ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button