BESTELAKOAK

Ainara LeGardonek “Kafea eta Galletak”-en joko du

 

Kafea eta Galletak izeneko ekimenaren 34. saioa izango da bihar, otsailak 2, Gernikako Astra zentroan. Eraikin berri horretan egingo duten bigarrena da. Ekitaldia bikoitzaren protagonista Ainara Legardon (Bilbo, 1976) izango da. Saioa 18:30ean hasiko da musikari bilbotarrak aukeratuko duen diskoaren entzunaldiarekin. Gero, kontzertua egingo du.

LeGardonek ez du diskoaren autorea ezta izenburua iragarri, sorpresa omen da. Kafea eta Galletak-en arabera, “Ez galdetu Ainara LeGardoni zein disko aukeratu duen hurrengo saioan entzuteko. Ez dizu esango. Ez eskatu Ainara LeGardoni intentsitaterik gabe jotzeko. Ez dizu jaramonik egingo”.

Ondokoa irakur daiteke Ainarari oraintsu Nontzeberrin egin genion elkarrizketan: “Musikariak We once wished (Aloud Music / Winslow Lab, 2011) lana aurkeztuko du bere egungo taldearekin. Orain arte argitaratu duen lan rock zaleena izanagatik ere, LeGardonek hainbat musika estilo jorratzen ditu, tartean, esperimentala eta inprobisatua.

Bere ibilbidearen zati handiena Madrilen egin arren, LeGardon gurera itzuli da, eta erabaki horrekin pozik dagoela baieztatu du. Izan ere, bere aburuz Euskal Herriko musika eszenak une oparoa bizi du. Hala, bertoko makina bat musikarirekin harreman estua izan ez ezik, dagoeneko askotariko egitasmoak ere prestatzen ari da lagun-musikari horiekin… jarraitu irakurtzen elkarrizketa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button