MUSIKA

Ainara Legardonek hiru soinu-performance egingo ditu bihar Bilbon

Ainara Legardon musikari eta soinu-artistak hiru performance egingo ditu bihar Bilboko hiru galeria hauetan, 12:30etik 13:30era: Espacio Marzana, SC Gallery eta Aldama Fabre Gallery.

Hilaren 27an, halaber, Irungo CBA Kulturgunean izango da, Copyzer- Sesiones de asesoría personalizada #5 aurkezteko.

Azaroan beste bost hitzordu izango ditu: 5ean, SOinuLABOr soinu bandadun mural kolektiboan parte hartuko du, Irungo Amaia Kultur Zentroan, Irungo Marrazki eta Pintura Akademiarekin elkarlanean. 14an, Múltiples deseos, múltiples cementos tailer-esperientzia zuzenduko du Bilboko Azkuna Zentroan. 17an, tailerraren izen bereko performancea egingo du Bilboko Alondegian. 25ean, aipatutako Copyzer proiektuaren seigarren saioa egingo du. Eta azaroarekin amaitzeko, 26an, Jon Mantxi musikariarekin batera, inprobisazio saio bat egingo du Zumaiako Konbetuan.

Abenduan, bere taldearekin joko du Donostiako Tabakaleran, L.A. Witch eta Estrogenuinas taldeekin batera, Ellas Cantan Fest jaialdian. 13an, 15ean eta 16an, jabetza intelektualari hitzaldiak zuzenduko ditu, Iruñeko Civivox zentroan, Bilboko La Bolsan eta Donostiako Liburutegi Nagusiak, hurrenez hurren.

Informazio gehiago: ainaralegardon.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button