LITERATURA

Alberto Ladron Aranak “Piztiaren begiak” argitaratu du

Atzo bertan aurkeztu zen Alberto Ladron Aranak idatzi duen azken lana: Piztiaren begiak (Elkar). Maisutasunez josi ditu berriz, eleberri bizi-bizi eta berri-berri honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.

Liburuaren kontrazalean hauxe irakurri dugu: “Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena”.

“Piztiaren begiak bezalako nobeletan irakurleak ez daki zer dagoen misterioaren atzetik, eta gertatzen denari buruzko teoriak egiten ditu etengabe. Bada, adi egon behar duzu irakurlearen hipotesi horiei, eta haiekin jolastu, orain hauspotu, gero zapuztu… Irakurleek biziki atsegin dute engainatuak izatea”, esan du egile nafarrak.

Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967). Maisu eta psikologia ikasketak egina, misteriozko eleberrien egile arrakastatsua da: Xake Mate, Eguzki beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button