MUSIKA

Ainara LeGardonek Arrasaten joko du “Kooltur Ostegunak” egitarauaren baitan

Ainara LeGardonek hirukote formatuan joko du ostegunean Arrasateko Gaztetxean egiten den Kooltur Ostegunak egitarauaren baitan, 22:00etatik aurrera. LeGardon Hector Bardisa Meseguer eta Ruben Martinez Sepulveda musikariekin arituko da.

Ainarak beste bi kontzertu egingo ditu asteon hirukote formatu horrekin: ostiralean, Berako Kataku Herri Ostatuan egongo da, eta larunbatean, Gazteizko Bertako FEST jaialdian, Baratza Aretoan.

Bestalde, Kooltur Ostegunak zikloaren baitan, beste hiru kontzertu ondu ditu Kooltur Ekintza taldeak, Arrasateko Gaztetxean: otsailaren 14an, Ebri Knight kataluniarrek joko dute; otsailaren 21ean, Voltaiak; eta otsailaren 28an, Unidad Alavesak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button