ESZENA

Aimar Pérez Galí koreografoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du Azkuna Zentroan

Gaur, azaroaren 8an eta 29an, Isabel de Naveranek komisariatutako Elipsiak dantza-egitaraua egingo dute Bilboko Azkuna zentroan. “(Zikloak) proposamen koreografikoak erakutsiko ditu gorputz-transmisioaz, ahozkotasunaz eta transferentzia fisikoaren eta presentziaren ideiez hausnartzeko”, Bilboko zentroaren arabera.

Aimar Pérez Galí, Ola Maciejewska eta Nazario Díaz artistak arituko dira, gaur, azaroaren 8 eta 29an, hurrenez hurren. Aimar Pérez Galí-k hain justu, A Post-Believe Manifesto: Delta & Accumulating lana aurkeztuko du gaur, 20:00etatik aurrera.

Pérez Galíren obra hiru zatitan banatzen da: A Post-Believe Manifesto, “New Yorkeko Judson Dance Theatre kolektiboko koreografo postmodernoen konposizio-metodologiak berrikusten ditu”; Delta, “1970eko hamarkadako Lucinda Childs, Sol LeWitt eta antzeko sortzaile minimalisten ildoari jarraitzen dion partitura da”, eta azkenik, Accumulating, “soinu, argi eta mugimenduen metaketa bat da, eta erritual garaikidea proposatzen du, clubbing kulturaren eta minimalismo koreografikoaren artean”. Gogoratu lan hori Elipsis zikloaren lehen hitzordua izango dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button