ESZENA

Aiko Taldearen dantzaz beteriko asteburu intentsiboa, Areatzan

Martxoko lehen asteburuan izango da aipaturiko tailerra, Patxi Laborda, Sabin Bikandi, Katalin Zarate eta Anartz Ormaza irakasleekin. Izena emateko epea zabalik dago. Horrez gain, domeka honetan, otsailaren 18an, AIKO Taldeak Torrijaldia 2018 Aratuste erromeria antolatu du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Dantza mokauak izena daraman ikastaroak oso eduki anitzak eskaintzen ditu, Nafarroako Luzaide herriko dantzen jauzien sekretuak, bikoteka egiten diren porrua, txotisa edo zortzikoa eskainiko dira, besteak beste. Ikastaroa Areatzan egiten denez, eta “udalerria dagoen haranari keinu eginez, edukietako bat, duen edertasunarengatik eta konplexutasunarengatik ezaguna den Arratiako jotaren oinarrizko pausoen ikasketara egongo da zuzenduta”.

Beste alde batetik, otsailaren 18an, Torrijaldia 2018 Aratusteetako erromeria tradizionala egingo da arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Jai horretan ohikoa denez, “mozorroek ukitu berezia emango diote erromeriari”.

AIKO taldearen jardunaz gehiago jakiteko, hona hemen webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button