ESZENA

Aiko taldeak “Garaikideak” ikuskizuna aurkeztuko du, Agoitzen

Aiko taldeak,  Korrika Kulturalaren barruan, bere ikuskizun berria aurkeztuko du igande honetan, martxoaren 24an, Nafarroako Agoitzeko Kultur Etxean: Garaikideak, dantza entzun dezagun.

Ikuskizunean ikusmenaren eta entzumenaren zentzumenen konbinazio berezia proposatzen da, dantza entzungarri eta musika ikusgarri bilakatzeko asmoz. Durangon egin zen aurre-estreinaldiaren eta otsailean Berriozarren eskaini zen lehen emanaldiaren ondoren, Garaikideak igande honetan helduko da Agoitzera, 19:00etan.

Lau musikari (Alvaro Garcia gitarrarekin, Txus Aranburu akordeoiarekin, Amaiur Cajaraville kontrabaxuarekin, eta Sabin Bikandi txistuarekin) eta sei dantza maisu (Maitane Ruiz, Onintze Azpeitia, Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Josu Garate eta Patxi Laborda) arituko dira oholtza gainean. Eurekin batera Ikerne Gimenez eszenografo eta figurinista, Iñigo Bardisa argitzailea eta Alberto Marcias soinu teknikaria izango dira.

Ikuskizunak, taldearen hitzetan, ideia honi erantzuten dio: “gure musika eta dantza, gure lana eta gu geu, garaikideak gara, bizi garen garaiko kideak. Garaikideak egin dugu horrela ulertzen ditugulako gaur egun dantza eta musika”. Eta soinua eta koreografia modu berritzailean lotu gura ditu: “Dantza entzunarazi nahi dugu, eta musika ikusarazi, kontzertu dantzatua da… edo dantza entzunaldia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button