MUSIKA

“100% Oion” zurrumurruen aurkako diskoa, Artiumen

Zurrumurruen aurkako diskoa bihar bertan, otsailak 16, 19:00etan, aurkeztuko da Gasteizko Artiumen, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan.

Artehaziak bultzatutako Komanditario Berrien programapean, Idoia Zabaletak bitartekari lanak egin ditu eta Oiondar ugarik parte hartu du, hala nola; emakume musulmanak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, auroroak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh Mertxe! rock taldea…”. Hala azaldu zituen Mursegok bere egunean lan honen nondik norakoak.
Grabazioan hainbat musikarik parte hartu dute: Aida Torres, Txap, P3z, Mariano Hurtado, Amorante, Harkaitz Cano, Kau Kori Kura, Lete, Zaloa Urain… Nada Producciones eta Elektrika Grabaketak estudioetan grabatu da diskoa, David Garrido eta Ander Barriuso soinu teknikarien gidaritzapean; ekoizpenaz, berriz, IbonRG musikaria arduratu da, Maiteren ohiko kolaboratzaile estua

100% Oion zurrumurruen aurkako diskoan herri horretako ia 80 pertsonak parte hartu du Mursegoren koordinaziopean. Mursegok ondu du, gainera diskoan agertzen diren 8 abestietako batzuen musika ere. Oiongo biztanleen zati handi batek parte hartu du abestien hitzak idazten. Haien esaldietan, etorkinen aurka askotan eta askotan dauden aurreiritziak mamitu dira. Harkaitz Cano euskal idazleak ere lagundu du abestiak idazten.

Diskoa ekainean argitaratu zen, Oionen aurkeztu zenean, baina datorren ostiralean egingo da aurkezpena publiko zabalaren aurrean. 19:00etan izango da ekitaldia, Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button