BESTELAKOAK

AIKO Taldeak Basque Fest jaialdia alaituko du

AIKO Taldeak bi parte hartze izango ditu, euskal kultura eskainiz Bilboko Aste Santua jarduerez beteko duen Basque Fest jaialdian. Bi erromeria alaituko ditu Bizkaiko hiriburuko Plaza Barrian eta Artxanda mendian.

Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro García (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Txus Aranburu (akordeoia) musikariek eta Patxi Laborda dantza maisuak bertaratutako guztiak alaituko dituzte, eta jauziak, jotak, porruak, mazurkak, pasodobleak, balsak, tangoak ez dira faltako eta abar luzea.

Lehenengo hitzordua martxoaren 31ko arratsaldean izango da, Plaza Barrian, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean. AIKO Taldeko musikariek notak jarriko dituzte eta dantza maisuek, pausoak ematera eta musikaren erritmora mugitzera ausartzen diren pertsona guztien, bertakoen edo turisten, dantza gidatuko dute.
Artxanda mendiak beste erromeria bat jasoko du, domekan, apirilaren 1ean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Erromeria horretan, Bizkaiko Gaiteroak elkarteak Lizarrako larrain dantzan parte hartzera animatuko du jende guztia.

Basque Fest jaialdiaren barruan kultura, turismo eta gastronomia arloko ekimenak biltzen dira eta euskal kulturaren ikuspegi zabala eskainiz, Aste Santua Bilbo ezagutzeko baliatzen duten bisitariak aseko ditu.

Informazio gehiago: AIKO Taldea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button