BESTELAKOAK

“Ahozkotasunaren eta Ahozko Kultur Sorkuntzen Didaktika” ikastaroa, uztailean

EHUko Uda Ikastaroetan, Mintzola Ahozko Lantegiak Ahozkotasunaren eta Ahozko Kultur Sorkuntzen Didaktika ikastaroa eskainiko du. Donostiako Miramar Jauregian izango da uztailaren 9an eta 10ean. Pairatzen dugun egoeragatik, modu presentzialean edo online jarraitu ahal izango da, baina batera ala bestera, izena eman behar da.

Ikastaroarekin interesa duzuenontzat, Mintzolak honakoak erreferentziak eman ditu: “Euskara ikasgaian landu ohi da maiz ahozkotasuna, baina ahozko komunikazioa edonon eta edonoiz ageri zaigu: ikastetxetako gainerako ikasgaietan ez ezik, ikasgelako zein handik kanpoko giza harremanetan ere bai. Antzerkia, bertsolaritza, kantua… horien bidez ahozkotasuna modu gozagarrian landu daiteke, eta eragin ona izan dezake ikasgelatik kanpoko harreman ohituretan ere.”
Lehen egunean, ahozkotasuna lantzeko, eta ahozko kultur sorkuntza zenbaiten didaktika esperientziak ezagutaraziko dituzte Arantxa Hirigoien, Gotzon Barandiaran eta Mikel Artola adituek antzerkiaren, kantuaren eta bertsolaritzaren ikasgela barruko esperientziak azaleratuz.

Bigarren egunean, “hezkuntza arautuan ahozkotasunaren lanketari eta horrek gazteen hizkuntza eta harreman ohituretan izan dezakeen eraginari buruz” Olatz Bengoetxea, Aroa Murciano, Ainhoa Ezeiza eta Joxerra Garzia arituko dira.

Programa osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu