BESTELAKOAK

Ahozko narraziogintzari buruzko “Istorio biziak” programa

Bilboko Udalak ahozko tradizioaren inguruko Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS programaren seigarren edizioa abiatuko du gaur, otsailaren 11n. Istorio Biziak mikro-kontakizun lehiaketa ere bidean da.

Guztira, 19 jarduera eskainiko dira, Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan eta barruti horretako beste gune batzuetan. Kobazuloko bizhitzak / Palabras en la oscuridad izenburupean, edizio honetan, protagonista iluntasuna, beldurra, misterioa orokorrean, izango duten zenbait jarduera programatu dira. Berrikuntza gisa, bi zine saio egongo dira, Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin lankidetzan.

Ezagunak diren narratzaileekin batera, Ines Bengoa, Alberto Sebastian, Garazi Basterretxe, Celeste Agüero, Alberto Bargos, Alix Tregenza (ingelesez) edo Joxemari Carrere istorio kontalari ezagunak izango dira. Horrez gain, otsailaren 23an, Eneko Sagardoy eta Kandido Uranga, Errementari filmaren protagonistek eta Paul Urkijo zuzendariak oso ipuin kontakizun saio berezia eskainiko dute, filma eman aurretik.

Programazioa gaur hasiko da Tiboli Eskolan, Sor ditzagun istorio biziak liburuaren aurkezpenarekin. Informazio guztia, eta jardueretan parte hartzeko baldintzak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button