MUSIKA

FUMUT, hard-rock, hardcore eta stoner lehergailua

Lazkaoko rock bandak estreinako diskoa homonimoa argitaratu berri du.Grabazioak rock pisutsu eta dinamikoan bustitako zortzi doinu biltzen ditu: hard rock, high energy, stoner… Euskaraz abestutako porlanezko ukabilkadak.

Xabi (ahotsa), Ager (baxua), Igor (gitarra) eta Imanol (bateria) dira Fumut. Betiko lau lagunok kalitate bikaineko eta soinu zapaltzaileko diskoa plazaratu dute. Soinuaz, hain justu, Karlos Osinaga Txap arduratu da, eta emaitza maisuki erregistratutako rock pisutsu eta garaikidea da, DUT, Kuraia edo Kyuss taldeen zaleentzako droga aproposa.

Diskoa aurtengo irailean grabatu zuten eta LP eta CD formatuan kaleratu. “Disko azkarra, zuzena eta entzun erraza da, emaitzarekin oso gustura gaude. (…) abestien basea rock gogorra da, hardcore ukituekin eta stoner kutsuko soinu askorekin”.

Entzun ezazue!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button