LITERATURA

Ahozko narrazioaren inguruko literatur jardunaldiak, Iruñean

Martxoaren 21etik 30era bitartean, Iruñeko Kondestable eta Iturramako Civivoxak ahozko narrazioaren inguruko literatur jardunaldiak hartuko ditu. Atondu den egitarauaren barruan antzerkia, literatur topaketak, kontzertu-errezitaldia eta bisita gidatu bat programatu dira.

Bihar bertan abiatuko diren jardunaldietan, joan den urteko Iruña Hiria Saria  eskuratu zuen Juan Leyva idazlearekin topaketa bat antolatu da gazteleraz. “Kontenplaziozko poesiatik parte-hartzezko poesiara. Poesia zer da, egitate bat edo desegitate bat? Poesiak ez du balio auto bateko motorra konpontzeko, ezta bihotz irekiko ebakuntza bat egiteko ere. Baina hartan pentsatzen duzun bitartean, lagungarria izan dakizuke porrota ahazteko, egiten ari zarena ahazteko”. Osteguneko ekimena, 19:30ean hasiko da.

Ostiralean,  joan den urteko euskarazko Iruña Hiria Saria eskuratu zuen Aintzane Galardirekin Hegodun poemak izeneko topaketa bat ere atondu da. “Amelik hainbat bidelagun izanen ditu bere azken hegaldian. Guztiak ere ausartak eta libreak: Amelia Eahart, Amy Johnson, Beryl Markham…”
Larunbatean, martxoak 23, Iralei Teatrok Como las cenizas por el fuego obra eskainiko du, eta martxoaren 30ean, Mujeres en rock y verso izeneko kontzertu-errezitaldia egingo du Bandada taldeak. Ikuskizun hori ez da kontzertua soilik. Garai eta leku ezberdinetako emakume-idazleen poemak eta Bandada taldearen musika uztartzen dituen errezitaldi poetikoa ere bada. Besteak beste, Gioconda Belli, Gloria Fuentes, Blanca Varela, Gabriela Mistral, Joan Kygerren poemak entzungo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button