BESTELAKOAK

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi bi

EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, ahozko kultur sorkuntza ikertzeko bi deialdi atera berri ditu Mintzola Ahozko Lantegiak: batetik, 2.000 euroko bi proiektu sari, eta bestetik, doktorego aurreko kontratu bat. Bi deialdietara aurkezteko epea ekainaren 26ra bitartekoa izango da, eta ebazpena uztailaren 20rako jakinaraziko da.

Mintzola Ahozko Lantegiak “edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo ahozko kultur sorkuntzaren baten ikerketa egiteko aukera” luzatuko du aurten ere.
Batetik, 2.000 euroko bi proiektu sari eskainiko dira, eta bestetik, EHUn gauzatuko den doktorego aurreko ikerketa kontratua eskuratzeko deialdia ere egin dute. Azken kasu horretan, EHUko Euskara eta Ikerketa errektoreordetzek ere babestu dute deialdia.

Beste aldetik gogoratu Pello Mari Otaño beka deialdia ere irekita badagoela ekainaren 19ra bitarte. Hautatuak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du lana burutzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button