BERTSOTAN

Ahozko kultur ondarearen ikerketarako sariak banatu dituzte

EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, esleitu ditu Mintzola Ahozko Lantegiak ahozko kultur sorkuntza aztertzeko ikerketa sariak. Sari honek, hiru urtez luza daitekeen urtebeteko ikerketa kontratuaz gain, 2000 euro banatu ditu irabazleen artean.

Hala, ikerketa kontratuaren sariduna, Oihana Iguaran Barandiaran izan da, Bertsoaren Agenda. Agenda Setting-ak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina lanagatik. Eta  proiektuen sariak, Jon Gurrutxaga Urbietak eta Kepa Matxain Iztuetak jaso dituzte,  Nazio-identitatea, nazio-gatazka eta diskurtsoaren bilakaera Bertsolari Txapelketa Nagusian (2001-2017);  eta Ahozko hizkeraren balioa bertso kanonaren eraikuntzan: Xabier Amurizatik Maialen Lujanbiora (1980-2017) proiektuengatik.

Gurrutxagaren proiektuak gizarte aldaketek eta diskurtsoen bilakaerek bertsoetan nolako eragina izan duten aztertuko du; bereziki, nazio identitatea eta gatazka aintzat hartuta. Eta Matxainen lanak bertso kanonaren eraikuntzan ahozko hizkerarekin lotutako baliabideen pisua zein den ikertu nahi du.

Informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button