ARTEA

Ahozko komunikazio-prozesuetako kezkak

Azaroren 9tik abenduaren 9ra, Andrea Davila artistak El eje tridimensional del lenguaje verbal oral: el pliegue tonal izeneko erakusketa paratu du Gasteizeko Montehermoso kulturunean.

“Ahozko komunikazio-prozesuetan edukia formari (edukiontziari) gailentzen ohi zaio. Planteatzen dugu soinu-arteak elementu (para)linguistikoen gainean eragin dezakeela, edukiaren eta edukiontziaren inguruan tolesdura bat sortzeko, esperientzia estetikoa areagotuko duena. Hipotesi hori aztertzen da ikus-entzunezko instalazio honetan, zeinak ikusle proaktiboen laguntza eskatzen duen. Diziplinartekotasun-perspektiba hori lagun, diziplina lehen ikuspegian urrunak (hala nola ahozko hizkuntza, artea eta soinua) gerturatzeko gogoa islatzen du, bai eta kezka nagusi ahozkoa ez dena duen soinu-artearen subgenero batean sakontzekoa ere”.

Andrea Davila Galizian jaio zen eta Arte ederretako ikasketak egin zituen Vigoko Unibertsitatean. Margolaritza eta eskulturaren adarretan espezializatu zen Errumaniako George Enescu Unibertsitatean. Joan den urtean, Kultura eta Kirol Ministerioaren ikerkuntza-proiektuetarako beka baten bitartez, Ikerketa eta Sormena Artean masterrari ekin zion Euskal Herriko Unibertsitatean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button