LITERATURA

Ahozko Euskal Literaturaren Antologia

Etxepare Euskal Institutuak Xabier Payak idatzi duen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia kaleratu du. Institutuko argitalpen guztiak bezala hirueleduna da (euskara, gaztelania, ingelesa).

Euskal Antologiak Saileko hirugarren titulua den honetan ahozko literatura ikuspegi panoramiko eta poliedrikotik aztertu du egileak, zortzi genero ardatz hartuta: bertsolaritza, koplak, genero epiko-lirikoa, herri antzerkia, heziketa generoa, egunerokoak, genero errituala eta genero aplikatuak.

Antologiak zeresana emango duela uste du Mari Jose Olaziregi bildumaren zuzendariak, ahozko literaturaren gutxiespena egiten dutenen ignorantzia erabatekoari aurre egitearen garrantzia azpimarratuz. “Euskal ahozko literaturaren ikerketan egon diren mugarri guztiak aitortzen ditu Payak”. Olaziregiren esanetan XIX. mendeko biltzaileengandik hasita, Lekuonatarren ekarpenarekin edo Marya Goiri mintegiaren jarraituz, eta Joxerra Garziaren paradigma berritzailera heldu arte. “Payak ekoizpena-transmisioa-harrera-funtzio soziala kontuan hartuz egindako sailkapen hori baliatzen du, aldaketa gutxi batzuk gora behera, antologia hau apailatzeko”.
“Verba Volant, scripta manent. Esaerak jatorriz gaur egun daukan zentzuaren kontrakoa esan nahi zuen: ahoz esaten denak hegan egiten du, indar hartzen du, idatziz dauden hitzak hilak daude. Horregatik du ahozkoak duen indarra. Horregatik du antologia honek daukan erakarmena”.

www.etxepare.net  web orrian eskuragarri dago lan hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button