BESTELAKOAK

Ahotsenean izena emateko epea urriaren 4an zabalduko da

Durangoko Disko eta Azokan egin ohi den Ahotsenea ekimenak aurtengo deialdia zabaldu du: “Urriaren 4an, asteartea, goizeko 09.00etan, zabalduko dugu 2016ko Ahotsenean izena emateko epea. Aurten bost egunekoa izango da Azoka, 2tik 6ra”.

Aurreko edizioetan bezala, hauexek dira parte-hartzeko ezinbesteko bi baldintzak:  Euskaraz sortutako lanak eta 2016an plazaratutakoak izatea (euskarria edozein dela).

Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira egin: info@ahotsenea.net . Horretarako, ahotsenea.durangokoazoka.eus webgunean eskuragai dagoen fitxa bete beharko da eta zehaztutako helbidera bidali.

“Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa…) bidez aurkeztu ahal izango dira. Aurkezpenak egiteko 30 minutu ditu sortzaile bakoitzak”.

Informazio gehiago: ahotsenea.durangokoazoka.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button