Nontzeberri

“Ahots Baten” jardunaldiak, abenduan

Abenduaren 26tik 30era, 15-22 urte bitarteko gazteei zuzendutako Ahots Baten jardunaldiak egingo dira Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. Abenduaren 2ra arte eman ahal izango da izena. Mintzola Ahozko Lantegiak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean abiarazi du ekimena.

Ahots Baten jardunaldietan antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura/kontalaritza elkartzen dira.  Egun bakoitzean diziplina bat hartuko da eta horretantxe sakonduko dute gazteek.  Horretarako aditu bat bilduko da guztiekin.
Hala, antzerkiaren inguruan Ainara Gurrutxaga aktorearekin  bilduko dira gazteak abenduaren 26an.  Hurrengo egunean, kantua landuko dute Iban Urizar Amorante musikariarekin. Inuzente egunean, abenduaren 28an, literatura izango dute aztergai Harkaitz Cano idazlearekin. Azkenik, Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariekin izango dute zita, 29an.

Gogoratu, izen-ematea ireki da abenduaren 2ra arte.