MUSIKA

Ahots bat baino askoz ere gehiago

Gaur, ekainak 5, LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian izeneko dokumentala proiektatuko da Bilboko Sarean Kulturgunean, 20:00etatik aurrera. Lou Olangua musikariari buruzko dokumentala urte hasieran estreinatu zen Dock Of The Bay jaialdian.

Humedecidos, Ok. Korral edota Las Lagartas taldeetako abeslari izan zen Lourdes edo Lou Olangua (Zarautz, 1960-2013), bai eta 1980ko hamarkadan euskal rockean aritutako emakume aitzindaria ere. Musikari zarauztar horren inguruko ikus-entzunezkoa, LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian,   Andrea Lopetegik, Izotz Barriok eta Usua Garinek filmatu dute.

Dokumentalaren sinopsia honakoa da: Lou Olangua 80ko hamarkadan euskal rockak izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok. Korral edota Las lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou. Baina ahots bat ez ezik, poderioa ere erakusten zuen oholtza gainean, bere jarrera eta itxurarekin. Probokatzaile bat zen. Louk, gainera, Lusty Men & Lou izenburuko singlea plazaratu zuen, Lusty Men taldekoekin batera, eta The Covers taldean koruak egin zituen.

“Ahots bat baino askoz ere gehiago izan zen bera: probokatzailea, bai estetikan bai jarreran, eszenarioen gainean zenean. 80ko urteetan emakumeak eszenarioetan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala da hau, euskaraz abestearen erabakiari eta garai hartan jarrerak eta estetikak izan zuten garrantziari buruzkoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button