BESTELAKOAK

“Ahostegunak” egitasmoa aste honetan abiatuko da

Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak, EHUKulturaren eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin, antzerkiaz, bertsolaritzaz, kantagintzaz eta literaturaz gozatzeko saioak  antolatu dituzte urriaren 31tik azaroaren 28ra arte. Egun bakoitzean, diziplina bat landuko da, eta azken egunean mahai-ingurua egingo da.

Ostegun honetan, urriaren 31n, hasiko da ekimena, eta ostegunero saio ezberdinak egingo dira azaroaren 28ra arte.  Uxue Alberdi izango da lehen eguneko aditua, bertan literatura landuko baita. Azaroaren 7an izango bigarren hitzordua Miren Gaztañagarekin eta antzerkia diziplinarekin. 14an, bertsolaritzaz arituko dira Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio. 21ean, kantagintza izango da ikertuko den gaia eta horretarako Ines Osinaga musikari eta kantaria bertaratuko da. Azkenik, azaroaren 28an, lau diziplinak aintzat hartuko dituen mahai-ingurua egingo da, saioetan aritu diren adituekin.

Ahostegunak proiektuak ahozko kultur diziplinetan murgiltzeko, gozatzeko eta sakontzeko aukera eman nahi du. Zale diren gazteen arteko harreman sareak eragitea eta diziplinartekotasunaren esperimentazioari espazioa ematea dira ekimenon helburuak.

Informazio zabalagoa: Mintzola Ahozko Lantegia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu