ARTEA

“Ahaztutakoak” izeneko erakusketa Azkuna Zentroan

Liñiou faté / Ahaztutakoak erakusketa abiatu du Azkuna Zentroak abenduaren 17tik urtarrilaren 24ra. Juan Mari Indok Afrikan egindako bidaietan ikusitako eta ekarritako Michelin gurpil-gizonaren inguruko sorkuntza ikusgarriak daude erakusketan.

Senegal, Burkina Faso, Gambia, Mali, Mauritania eta Beninen aurkitutako argazki, bideo eta jatorrizko objektuen bitartez osatu da woloferaz ahaztutakoak adierazten duen Liñiou Faté erakusketa.
“Bibendum (Michelineko gurpil-gizonaren jatorrizko izena) da marketinaren historiako merkataritza-ikonorik ezagunenetako bat. Mugak zeharkatu dituen ikur mendebaldarra da, gure planetan Saharaz hegoaldeko Afrika bezalako puntuetaraino iritsi dena; beste hainbat lekutan bezala, han ere konponketa mekanikoak egiteko tailerrak adierazteko erabiltzen da”.

Juan Mari Indok tokirik arraroenetan aurkitu izan ditu irudi bitxi horiek, tokian tokiko artistek sortutakoak. Eta guztiek gabezian ernetako sormenaz hitz egiten dute.

Mundu bat, ahaztutakoen sormenez mintzatzen zaiguna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button