ESZENA

Ahaztu behar ez genituzkeen istorioak

Bihar, ekainak 8, Markina-Xemeinen, Markeliñe konpainiak Andante obra egingo du. Lan horrek Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso zuen  2015eko Umore Azokan.

Markeliñe keinuak eta ikusmena erabiltzen dituen konpainia da, eta Fernando Barado, Roberto Castro, Itziar Fragua eta Jon Kepa Zumalde antzezle aritzen diren lan honetan ere estilo hori antzematen da, izan ere, “Andante mozorro antzerkia da eta, era poetikoan, hitzik gabe eta umore ukitu zainduarekin, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anonimoen istorioak. Gureak izan litezkeen zapatak. Ikusleekin hausnarketa, salaketa eta omenaldi uneak partekatzen dituen proposamena. Baina batez ere, hunkitzen duen antzerkia.”

Andante ikuskizun ibiltaria da eta kalea paisaia artistiko bihurtzen du. “Marea goian zegoen batean, kontatu beharreko istorioak itzuli zituen itsasoak lehorrera. Horregatik, kalea hondarrez eta zapataz beteta agertu zen. Oinezkoek harrituta galdetzen zuten, Nola heldu dira honaino? Norenak dira? Zer kontatu nahi digute?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button