ARTEA

Ahalduntze melodramatikoari buruzko tailerra

Maria Rogel Lapor (Madrid, 1979) Arte Ederretan lizentziadunak Ahalduntze Melodramatiko proiekzioa eta tailerra egingo ditu, gaur eta bihar, ekainak 23 eta 24, Bilboko Karpinteria lokalean.

Saio bikoitza, emanaldia eta tailerra, BE SO MELODRAMATIC izeneko egitasmoaren baitan dago, eta 50eko hamarkadan Hollywooden ekoitzitako film klasikoetako eszenak aztertzean datza. Proiektuak gorazarre egiten dio zineari, sentimentalismo mota baten apologia da, bai eta nostalgia zinematografikoaren aldarrikapena, Cine Heritage delakoaren erreskate-lana.

Ahalduntze melodramatikoari buruzko proiekzioa eta tailerra ondoko galderen inguruan arituko da: “Uste duzu bisitatzen dituzun lekuak oso zinematografikoak direla? Inoiz pantailako pertsonaien keinu, erretzeko, ibiltzeko edo hitz egiteko moduak… kopiatu al dituzu? Erabiltzen ez zenuen txaketa bat berreskuratu al duzu, film batean ikusi ondoren?”

Tailerraren harira, interpretazioa eta jardun zinematografikoa landuko dira, baina batez ere, pertsonaien ezaugarri melodramatikoak jorratuko dituzte, partaideak pertsonaia horien azalean sar daitezen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button