ARTEA

“Urbanbat” jaialdirako deialdia

Urte honetako azaroan egingo da Urbanbat jaialdiaren 7. edizioa. “Istanteko Hirien kontzeptuaren bidez hiriek aisialdiari eta kulturari lotutako ekitaldiak egiteko hirira bertara erakarrita datozen pertsonen kopuru handi bat denboraldi labur batean hartu ahal izateko garatzen diren teknologiak hartu nahi ditugu aztergai”.

Musika, antzerkia, dantza, performancea, espazio publikoko esku-hartzeak edo festibalaren edizio honen gaiarekin harremana duen beste edozein formatu onartuko dute.

Urbanbat festibalaren 7. edizio honek “kultura-ekitaldi horien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertuko ditu, eta hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatzen ditu partekatutako estrategiak diseinatzera, ingurunerako oreka eta toki-komunitatearentzako onura bermatuko duten estrategiak, alegia.”

Sorkuntzako tailer batean parte hartuko dute hautatutako proiektuek, eta bertan kolaboraziozko moduan diseinatuko dute jardunen protokolo bat edizio honetan planteatutako hiri-erronkari soluzioa emateko, baita proiektuak aurkezteko jardunaldi batean ere, formatu laburrekoa, azaroaren 23an eta 24an egingo dena.

Deialdian interesa egonez gero, ekainaren 30an baino lehen eman behar da izena.

Informazio guztia Urbanbat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button