IKUS-ENTZUN

Agnès Varda, formatu eta generoekin esperimentatzen

Gaur berton, otsailak 6,  Tabakaleran, Agnès Varda zuzendariaren inguruan antolaturiko zikloaren barruan, bi film esanguratsu pantailaratuko dituzte: Réponse de femmes (Notre corps, notre sexe) (1975), eta Sans toit ni loi (1985). Atzera begirakoan Vardaren ia obra osoa ikusteko aukera egongo da: 19 luzemetraia izango dira, 16 film labur eta telesail bat.

Lehen filmean, Antenne 2-ko programa batek zazpi emakume zinegileri eskatu zien zazpi minututan galdera honi erantzuteko: Zer da emakume izatea? “Lan honen bitartez erantzun zuen Vardak, eta sexuaz, desioaz, bizi direneko gizarteaz, amatasunaz… hitz egiten dute bertan hainbat emakumek”.

Sans toit ni loi lanean neska gazte alderrai bat hilda aurkitu dute Frantziako hegoaldeko areka batean izoztua. “Flashbacken eta ezagutu zutenei egindako elkarrizketen bitartez, emakume horren historiara, gizartetik deserrotzera bultzatu zuten arrazoietara eta behar baino lehen hil izanaren kausetara hurbiltzen saiatzen da filma”. Urrezko Lehoia irabazi zuen lan horrek Venezian.

Gaurko saioa, 20:00etan izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button