IKUS-ENTZUN

New Yorken euskal zinema ikusgai

Aste honetan, urriaren 25etik 27ra arte, euskal zinemagintza protagonista izango da New Yorken, bertako NYC Basque Film Festival jaialdiaren bigarren edizioan.

Jaialdi horretan pantailaratuko diren filmak honako hauek dira: Estibaliz Urresolaren 20.000 especies de abejas, Alauda Ruiz de Azuaren Cinco lobitos eta Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiaren Arnasa Betean: emakume zinegileak dokumentala. Hirurak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, ingelesezko azpitituluekin.

Estibaliz Urresolaren film sarituak honako hau kontatzen du: “Coco, 8 urtekoa bera, ez da sartzen gainerakoek beragandik espero duten horretan, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruan denek Aitor deitzen diote, setati, baina berak ez du bere burua izen horrekin eta begirada horiekin identifikatzen. Amarekin eta bi anaiarekin bidaiatuko du amonarenera, eta izebarekin erlezaintzan eta ezti ekoizpenean hasiko da. Oporraldia egingo dute bertan, eta bizimodua aldatuko zaie.” Pieza zinematografikoak genero identitateari, duintasunari eta errespetuari buruz gogoeta egoteko gonbitea luzatzen du. Neskato trans baten nortasun bilaketa hutsean gelditzen ez den filma da, baina horretaz gain, familian eta belaunaldien artean sortzen diren gatazkak ere erakusten ditu. Filmaren protagonistak, Sofia Oterok, Berlingo Zinemaldian interpretazioaren saria irabazi zuen, eta lanak makina bat sari eta aipamen jaso ditu.

Film hori urriaren 25ean pantailaratuko dute, 26an, Cinco lobitos, eta azkenean 27an, Arnasa Betean: emakume zinegileak izenekoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button