MUSIKA

Afro, heavy, psych eta blues

Londres hiriko Vodun “afro heavy psych blues” bandak Donostiako Dabadaba aretoan joko du, larunbatean. Hirukotea hard-rock esparruan kokatzen bada ere, bere egitasmoan askotariko eraginak biltzen dira: afro, fusion, soul, blues, psikodelia, eta abar. Britainiarrekin batera The Soulbreaker Company gasteiztarrak arituko dira.

Invasion eta Do Me Bad Things taldeetako kideek abiatutako proiektua da Vodun. Adituen aburuz, azken boladan entzun den proposamen bitxienetarikoa da.

Ascend izenburuko diskoa argitaratu berri dute britainiarrek, eta aurretik aipatu denez, oinarria rock gogorra bada ere, kantuetan askotariko zertzeladak antzematen dira. Iaz ere, gurean izan ziren Possession izenburuko diskoa aurkezte.

Soul, riff pisutsuak, metal eta stoner eta psikodelia dira Vodun hirukoteak erabiltzen dituen elementuak. “Skunk Anansie, Clutch eta Royal Blood taldeen arteko uztarketa harrigarria”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button