ESZENA

“Emakume ikusezina” Provisional Danza taldearen eskutik

Europa Ezegonkorra Proiektua Islotes en Red ekimenaren barruan, aste honetan Madrileko Provisional Danza taldeko Carmen Werner artista dantza ikastaro bat eskaintzen ari da.

Horren ostean, azaroaren 30, eta abenduaren 1 eta 2an, talde horrek, Emakume ikusezina lana eskainiko du Bilboko La Fundicion aretoan.

Daniel Abreu eszena zuzendaritzan adituak, lan honen nondik norakoak eman dizkigu: “La mujer invisible dantzan, gorputza era zuzen eta argian aurkezten da. Bere azala eta arimaren zati bat erakusten dira harremanen, afektuen edo euren absentzien bidez. Obraren diskurtsoa taldean baina batasun bezala mugitzen da, banakotasunen eta euren konplexuan aurrean. Eszenak geltokiak dira, non gorputzak hornitzeko geratzen direla ez dirudien, bere alderdi batzuetariko bat erakusteko baino, gako gehiagorik eman gabe”.

Tatiana Chorot, Alejandro Morata, Jose Luis Sendarrubias, Sara Sanz Roman, Ricardo Santana, Javier Sangros eta Carmen Werner dira dantzarietako batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button