IKUS-ENTZUN

“Afrikaldia” afrikar zinemako zikloa, Gasteizen

Gasteizen garatzen ari den Afrikaldia afrikar zinemako zikloaren bosgarren edizioa da aurtengoa. Zikloaren azken filma aste honetan pantailaratuko da.

Afrikaldia afrikar zinema zikloa Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak (AAMI) antolatzen du Gazteizko Udalaren laguntzarekin eta Centro de Divulgación Cultural del Estrecho AL TARAB erakundearen eta Gazteizko Haaly Pular, Mboolo Elkar eta Vivir con Voz Propia elkarteen laguntzarekin.
AAMI elkarteak “zinemak kontzientzia kritikoa sortzeko duen indarraz baliatu nahi du emango diren filmetako istorioek gizarte-kontzientzia eraikitzen lagun dezaten, eskainitako lanetan azaltzen diren afrikar herrialdeetako errealitatea ezagutzeko aukera ematen baitu”.
Nigeria, Ginea-Konakry, Senegal eta Kamerungo istorioak kontatzen dira, eta orokorrean, afrikar kontinentearenak ere bai, eta herrialde aberats eta txiroen artean diren harremanei buruz hausnartzeko, Afrikaldia zinema-ziklo bat antolatu da Arabako hiriburuan.

Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu