IKUS-ENTZUN

Afrikako zinema ardatz Nafarroako Filmotekan

Gaur bertan abiatuko da Nafarroako Filmotekan kontinente horretako obra garaikideari buruzko ziklo ikusgarria.  Afrikar Zineak: Mobilitatea eta Desplazamendua lelopean, “Afrikako kontinentean eta diasporan bizi den jende fluxuen errealitatea, zergatiak eta ondorioak ikusiko ditugu, mediterraneoan bizi den emigrazio aparteko historia gaindituz”.

Gaurko saioan, Atletu filmaren zuzendaria eta protagonista, Rasselas Lakew, izango da emanaldian. Filmak Abebe Bikila Etiopiako maratoilari famatuaren erretratua egiten du. Emanaldia 20:00etan izango da.

Datozen ostiraletan honako lanak ikusiko dira: azaroaren 16an, O comboio de sal e açucar (Zuzendaritza: Licinio Azevedo); azaroaren 23an, Vaya (Zuzendaritza: Akin Omotoso); eta 30ean, Wallay (Zuzendaritza: Berni Goldblat).

Datu gehiago  nahi izanez gero: Nafarroako Filmoteka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button