MUSIKA

Afrikako eta Karibeko erritmoak aurtengo Getxoko jazzaldian

Oso gaztea zela hasi zen interpretatzen Jerry Gonzalezek Afrikako eta Karibeko musika. Tronpeta eta, ondoren, congak, jotzen ikasi zuen eskolan eta bere musika-ikasketak New York College of Music-en eta New York University-n osatu zituen. Jarduera profesionalean 70eko hamarkadaren hasieran abiatu zen eta, garai horretako talde latinoek ez bezala, Afrikako eta Karibeko doinuen sustraietan sakondu zuen eta erritmo horiek jazzarekin uztartzen jardun zen.

Profesional moduan, lehenengo urratsak congak eta tronpeta jotzen eman zituen bere jazz latinoko estiloan, Dizzy Gillespie musikari handiaren alboan. Ondoren, Eddi Palmieri buru zuen El Son taldean jardun zen eta, handik gutxira, Conjunto Libren jo zuen, Manny Oquendo tinbal-jole famatuaren taldean, hain zuzen ere. Erakutsitako talentu handiak bultzatuta, bere taldea sortu zuen 70 hamarkadaren amaieran: Yo Ya Me Cure eta, jarraian, The Fort Apache Band osatu zuen.

Ohi denez, jaialdian ere Talde Lehiaketa izango da. Europako talde gazteen lana bultzatzea du helburu nagusi ekimen horrek eta 24 urtez jarraian antolatuko da. Aurten 14 herritako 40 talde eman dute izena eta, horien artean, jaialdiaren epaimahaiak honako hauek hautatu ditu: Crickets (Italia), Maratone Quintet (Finalndia), Wierba&Schmidt Qt. (Polonia) eta GDjazz 4tet (Espainia).

Getxoko Kultur Etxeak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button